XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HARGINAK erdibitu dio harkaitzari
euriak eta eguzkiak eta hotzak
kolperik gabe eman
zioten forma.

Mailukadaz dio erakuts
erazi harriari
muinean zeukana
azalean zitekeela ikus.

Harrobiarenak ez dira
garraisi lehorrok:
mailuarenak baitira
muin hautsietan barreiatzen,
otso zaharrak, gose,
hotsaren errondan bailebiltzen...

Eta egunero lan hori!

Harkaitzen okabiletan
mailukadaz
minik gabeko kolpe lehorrok
sortaraziz, hargina.

Kolpeka prestatzen baitu,
biolentziaz,
etxearen lehen harria
harrobian.